Hasiera > Programak
Programak

EMAN TA ZABALZAZU

ELKARTASUNEZKO BIDEAK

Basque Know How Fundazioak bere jarduera osoa Eman ta Zabalzazu eta Elkartasunezko Bidearen programen bitartez gauzatzen du:

Euskaldunen eta euskal erakundeen tradizioa, berrikuntza eta elkartasuna sustatzen duten proiektuak antolatu eta proiektuotan lankidetzan aritzea.

Euskal etxeei eta horien bazkideei laguntzea, funtzionamendu arrutenko jardueretan eta euskal etxe berriak irekitzen.

Euskararen erabilera sustatzea eta euskara sustatzen duten proiektuetan lankidetzan aritzea.

Berrikuntza-proiektuetan lankidetzan aritzea eta proiektuok sustatzea

Ikastaroak, kongresuak eta konferentziak (on line nahiz bertaratzekoak) antolatzea, euskal erakunde publiko eta pribatuen praktika onak zabaltzeko.

Hedabideetan aldizkari, argitalpen eta programak argitaratzea, euskal gaiei buruzko informazioa hobetzeko.

Fundazioaren helburuari lotutako beka, laguntza edo sariak sustatzea.

Euskaldun asko finkatu diren herrialdeetako baliabideak hurbildu eta batzea.

Azken finean, gure helburuak betetzeko egin beharreko jarduera guztiak garatzea.

Zuen kezka, premia, ideia eta abarren berri izan nahi dugu Basque Know How Fundazioan. Euskaldunon eta euskal komunitatearen kezkak geureganatu nahi ditugu, proiektu jasangarriak aurrera ateratzeko. Basque Know How Fundazioak konpromisoa hartzen du bere helburu nagusiak betetzen laguntzen duten ideia eta proiektuentzako finantzazio-bideak bilatzeko.

Programa nagusi biren bitartez jartzen da martxan katalogo handi hori:


Eman ta Zabalzazu

Tradizioa eta berrikuntza batzen ditu, komunikazio- eta esperimentazio-bide modura. Programa horren bitartez, Basque Know How Fundazioak gure ezagupenak erbesteratzen ditu.

2009rako lantzen ari garen proiektua:

1. "NESTOR BASTERRETXEAREN KULTUR EKINTZAREN ERAKUSKETA IBILTARIA"

Proiektu honek Basterretxearen kultur ekintzaren bilduma izan nahi du, pinturan, eskulturan, zineman... euskal diaspora munduan zehar dagoen lekuetan erakusgarri izan dezaken taxueran (Méxikon, Argentinan.)

2. "EUSKAL PILOTA HERRIZ HERRI"

"Euskal Pilota Herriz Herri" kirol eta kultur programa da. Asmo honen helburua pilota bere osotasunean gizarteratzea da. Horretarako euskal pilotaren museo ibiltari baten inguruan adin ezberdinetara egokitzen diren hainbat ekintza proposatzen da, ikastetxeekin landu daitezken tailerretatik edo pilota jokuetatik hasita, nagusiekin jorratu daitezkeen hitzaldi edo mahai inguruetara; eta beti ere eskatutako erakundearen nahi eta behar izanetara moldatuz.

     Jaitsi Programa Pdf (376 kbs)



Elkartasunezko Bideak

Proiektu solidarioak garatu eta laguntza eskaintzen die munduko edozein tokitan egindako proposamenei.

Gaur egun, Mexikoko Pro Chavos proiektuarekin ari gara lankidetzan: kalean arriskuan dauden haur eta gazteekin lan egiten dugu, etxe baten abantailak eskaintzeko. Latinoamerikan, 160 milioi pertsona baino gehiago bizi dira pobrezian. Mexikon, biztaleen %48 pobrezian bizi da eta herrialde guztian 14 urtetik beherako 8 milioi hau ari dira lanean legezko babesik gabe. Programa hau kontsulta dezakezu:

     Jaitsi Programa Pdf (347 kbs)


     Jaitsi Programa Power Point (2.218 kbs)



Igo


(c) 2008 Basque Know How Fundazioa