Hasiera > Nestor Basterretxea
Nestor Basterretxea

Artista hori oso konprometituta dago Euskal Herriarekin

Nestor Basterretxea Arzadun Bermeon (Bizkaian) jaio zen 1924ko maiatzaren 6an.

Espainiako Gerra Zibila zela eta, 1936an familiarekin Frantziara joan zen. Bost urtean, Donibane Lohitzun, Paris eta Aixen (Poben) bizi izan zen, harik eta Bigarren Mundu-gerra hasi arte. Orduan, familiarekin Ameriketara jo zuen. 460 egun luzeren ostean, eta gerren gorabehera larriek eraginda, Argentinara heldu zen 1941ean.

Iragarki-margotzailea laster pintatzen hasi zen. Pinturako "Atzerritarrentzako sari bakarra" eman zioten Buenos Airesko Areto Nazionalean. 1952an Espainara itzuli eta Madrilen lotu zen. Arantzazuko basilikako kriptako hormak pintatzeko lehiaketa irabazi zuen.

Berez konformagaitza eta ikertzailea izaki, berritzeko arte-proposamen asko eta asko egin ditu.

Gaur arte (2008ko ekaina arte) 120 erakusketa kolektibotan parte hartu du, Europan zein Ameriketan. Besteak beste, hauek nabarmendu daitezke: Venezian hiru urtean behingoa, San Paoloko bi urterik behingoa, Euskal Arteko erakusketa Mexiko D.F.n, Pariskko Rodin museokoa, Gaur Egungo Artekoa Holanda, Brasil, Argentina, Uruguayn,... Halaber, berak bakarrik ere erakusketak jarri ditu Espainiako 50 hiriburutan, Euskal Herrian eta AEBen.





Euskal Kosmognika Nestor Basterretxearen lan modulartzat jotzen da. Egurrezko eskulturen bilduma dugu, gure oroimen historikoa berreskuratzen duena gure herriaren jatorrizko mitologiaren bitartez.

Nestor Basterretxea oso konprometituta dago euskalduntasunarekin, hitzaren zentzu guztietan. Pelikula dokumentalak programatu eta zuzendu ditu, esaterako "Pelotari" laburmetraia eta "Ama Lur" (Fernando Larruquerten lankidetzaz). Luzemetraia Frankoren diktadura garaian kokatzen da, Euskal Herria mapatik ezabatu nahi duten sasoian. Dena dela, luzemetraiaren eduki bital eta positiboak zirrara handia eragin zuen gure komunitatean.


Basterretxearen ibilbidea luzea eta sakona da. Izan ere, artistaren sentsibilitateak eraginda, eskura dituen tresna artistiko guztiak erabiltzen ditu.

Azken urte hauetan, udalen eta bestelako erakunde publiko eta pribatuek monumentu-eskulturak egiteko eskatu diote, toki publikoetan jartzeko. Gaur arte, 80 bat lan ikusi daitezke lorategi, biribilgune, portu eta abarretan, batez ere Euskadin, Valentzian, Bartzelonan, Gironan, Argentinan eta AEBen.

Hainbat eta hainbat sari eta ohorek fede ematen dute zein onartuta dagoen bermeotar artista. Horietatik, 2007an emandakoak nabarmenduko ditugu, hain zuen ere Eusko Ikaskuntzak emandakoa eta Lehendakaritzako saria, Ibarretxe lehendakariak emana.

Nestor Basterretxea Idurmendieta baserrian (Hondarribian) bizi da. Bertan, lanak jendearentzat ikusgai ditu.


Igo

Lanetako batzuk

Sakatu hemen Nestor Basterretxearen lan
hautatuak ikusteko.
  • eate
  • firma
  • paseando
  • arriaran
  • intxixu

(c) 2008 Basque Know How Fundazioa