
Basque Know How Fundazioa irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakundea sortu da Euskal Herriko erakunde publiko zein pribatuek jarduera-eremu guztietan – ekonomian, kulturan, kiroletan, enpresetan, hezkuntzan, osasunean, gastronomian, ingurumenean, …- dituzten esperientzia positiboak, prozedura arrakastatsuak praktika onak eta egiten jakitea sustatu, lagundu, finantzatu, gauzatu eta zabaltzeko.

Euskal Herrian eskaintzen diren produktu eta serbitzuak kalitate handikoak dira eta gainera Giza Garapenaren Indizea munduko altuenetarikoa dauka, ONUren metodologiaren arabera, gizarte nahiko ekitatiboa baita.
Basque Know How Fundazioak zabaldu nahi du Euskal Herria herri solidarioa dela, tradizioan sustraitua eta berrikuntzez betea.
Euskal Herrian ondo egiten ditugu gauzak, baina erbesteak ez du horren berri, beste kontu batzuena baizik.
Euskal kulturak eremu guztietan (ekonomian, kukturan eta abarretan) dituen alderdirik onenak zabaldu eta kanporatu nahi ditugu, objetibotasuneta inpartzialtasun-irizpideak erabiliz.
Basque Know How Fundazioak euskaldun guztion begi izan nahi du eta euskaldunok egiten dakiguna erakutsi. Euskal diasporari eskua luzatzen diogu, leku guztietan gure kulturaren garrak bizirik mantentzeko.
Helburua
Basque Know How Fundazioak praktika onak zabaldu eta gizarteratu nahi ditu Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, eta euskaldun unibertsalak elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu. Izan ere, komunikazioa baloratzen dugu, eta horregatik bide ireki bat izan nahi dugu, informazioa zabaldu eta jakintza sortzeko.
Euskal Herria munduko mapan kokatzea, benetan garenagatik ezagutu gaitzaten eta ezjartzen diguten izen beltzagatik.
Metodologia
Basque Know How Fundazioa komunikatzeko bide bat da; euskal etxeetan, euskal diasporan, enpresa-korporazioetan, elkarteetan, euskaldun unibertsaletan... oinarritzen da, eta era guztietako jarduera, mintegi edo kongresuak antolatu eta laguntzen ditu. Horrez gain, fundazioak nazioartean lan egiten du, atzerriko erakundeekin dituen lankide-hitzarmenen bitartez.
Prozesu horretan, pertsonak funtsezkoak dira. Euskal diaspora bera ere eragile aktiboa izatea nahi dugu, eta bere premia, kezka eta lehentasunak adieraztea. Horrela, erbestean dauden euskaldunei eremu guztietan erantzungo diegu: kulturan, enpresa-eremuan, kiroletan eta abarretan.
Egutegi Betea
|
|||
Gure foroak euskaldun guztion eguneroko bitzitza islatu nahi du, Euskal Herrian bizi zein munduko edozein txokotan.
Parte hartu eta azaldu zure iritziak.
Sartu Erregistratu